Sare sozial libre eta etikoak erabiltzen ditugu

Aholkularitza Energetikoa

Sarritan ez dugu faktura ulertzen, eta behar ez ditugun zerbitzuak kontratatuta dauzkagu. Faktura ulertuz, behar ditugun zerbitzuak bakarrik kontratatuz, gure energia-faktura murrizten laguntzea da gure helburuetako bat.

Energia burujabetza

Energia burujabetza aldeko apustua egiten dugu. Erabiltzen dugun energia guztia guk sortzea ezinezkoa dela dakigun arren, gure esku dauden aukera guztiak energia garbia sortzeko baliatu nahi ditugu.

Klima aldaketa

Klima-aldaketaren aurkako borrokan eragile aktiboak izan nahi dugu. Inork ez du soluzio magikorik arazo hau konpontzeko, baina dauzkagun baliabide guztiak aprobetxatuz, gure ekarpena egin dezakegu.

Teknologia etikoa

Energia berriztagarriaren alde egiten dugun moduan, etikoak diren komunikazio teknologien aldeko apustua egiten dugu. Software librea eta Europan kokatuak dauden zerbitzuak erabiliz, gure datuen pribatutasuna bermatuko duten soluzioak erabiltzen ditugu.

Pobrezia energetikoa

Zoritxarrez hainbat etxeetan arazoak daude energia fakturak ordaintzeko, eta ondorioz ezin dute bizitza duin baterako beharrekoa den energia minimoa kontsumitu.

Nahiko zenuke gurekin bat egin eta proiektuaren parte izan ?

Herri proiektuan parte hartzea oso erreza da, hainbat eratara parte hartu dezakezu, animatu zaitez !!

Parte hartu

Proiektua laguntzen duten erakundeak