Klik Mutriku S.Koop. irabazi asmorik gabeko kooperatiba herritar bat da.
Energia Berriztagarrien Komunitatea borondatezko partaidetzan oinarritutako kooperatiba da, herritarrek eta herriko eragileek (udala, kultura eta kirol elkarteak, ikastetxeak, merkatariak, ostalariak, enpresak, autonomoak … ) osatua.
Gure helburuen artean hauek daude:
- Energia berriztagarriak sustatzea
- Autokontsumoa handitzea
- Energia-gaietan herritarrak heztea
- Energia fakturak hobeto ulertu eta gastua gutxitzen laguntzea
Zergatik kooperatiba ?
Erakunde juridikorik demokratikoena eta parte-hartzaileena delako. Kontsumoko eta zerbitzuetako kooperatiba bat da, eta kontsumitzaileek dute pisurik handiena, Batzar Orokorrean bazkide bakoitzak boto bana baitu.
Batzarrean onartuko dira modu demokratikoan, zein proiektu bultzatu, nola gauzatuko diren, eta proiektuan parte hartzeko zein irizpide paratuko diren.