2026-6-16
Euskadiko Kooperatiba Elkarteei buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legearen 5.7 artikuluan eta gure Kooperatibaren Estatutuen 30. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, idazkariak Klik Mutriku Energia Komunitatea Koop. S.-ren Ohiko Batzar Orokorrerako deia egiten du.
- Eguna: 2026ko ekainak 29.
- Ordua: 18:30 lehen deialdian, 19:00 bigarren deialdian eta 19:05 hirugarren deialdian (kontrakorik ezean, batzarra ordutegi honetan hasiko da).
- Lekua: Zabiel Kultur Etxea.
Bazkideen parte hartzea erraztu eta sustatzeko, Batzar Orokorra modu presentzialean edo telematikoki jarraitzeko aukera egongo da. Telematikoki jarraitzeko asmoa baldin baduzu, galdetegi hau ( https://labur.eus/klik-batzar-telematikoa ) bete beharko duzu ekainaren 24a baino lehen, beharrezkoa den azpiegitura teknikoa ondo prestatzeko denbora izan dezagun. Presentzialki parte hartzera animatzen zaitugu.
Batzar Orokorrerako gai zerrenda honako hau izango da:
- Ongi etorria eta irekiera.
- 2025eko Batzar Eratzailearen akta onetsi eta 2026ko Batzarraren akta onartzeko 2 bazkide izendatu.
- 2025eko kudeaketa, kontuak eta ekitaldiko balantzea aztertu eta onartu.
- 2025eko ekitaldiko soberakien garbien banaketa (edo galeren egotzapena).
- Kapital sozialari nahitaez egin beharreko ekarpena eta sarrera-kuota onartu.
- Kapital sozialaren ordainketa.
- 2026ko Kudeaketa Planaren aurkezpena.
- Zaintza Batzordeko kideen hautaketa.
- Kontseilu Errektorea partzialki berritzea, eta baita ere haien ordezkoak ere.
- Ehnergia kooperatiban bazkidetzeko proposamena.
- Galde-eskeak.
Bazkideei dokumentazioa datozen egunotan bidaliko zaie.