Argindar faktura murrizteko, edozein dela ere kontratatutako hornitzailea
Mutrikun sortuko den energia berriztagarria kontsumitzeko, ez baduzu nahi ez duzu zertan aldatu gaur egun duzun merkaturatzailea edo gaur egun duzun kontratuta.
Adibide bat jarriko dugu: demagun hilabete baten zure etxean 180kWh kontsumitu direla, eta hauetatik 30kWh Mutrikun dauzkagun instalazioetatik kontsumitu dituzula.
Hile horretako zure fakturan, zure betiko merkaturatzaileak 150kWh-ko kostua kobratuko dizu.
Energia garbia kontsumitzeko
Mutrikun sortuko den energia guztiz berriztagarria izango da, eguzkitik datorren energia fotovoltaikoa delako.
Energia enpresa handiek telebistan egiten duten publizitatean sarritan esaten duten beraien energia garbia dela, iturri berriztagarrietatik datorrela, baina sarritan ez da horrela.
Gaur egun kontsumitzen duzun energia zein punturarte berriztagarria den ikusteko, begiratu zure merkaturatzaileak bidaltzen dizun fakturan azaltzen den grafikoa
Energia gutxiago kontsumitzeko ideiak partekatzeko
Energia garbia kontsumitzea ondo dago, baina helburua izan behar da energia gutxiago kontsumitzea.
Beti ez da erreza izango, baina prest gaude gai hau lantzeko eta dagoeneko identifikatuta dauzkagun soluzioak gure bazkideekin partekatzeko.
Energia sortzeak dakarren kutsadura murrizteko, eta klima aldaketari modu kolektibo batean aurre egiteko
Gaur egun ikusten ari garen klima aldaketari denon artean aurre egiteko ezinbestean antolatu egin behar gara, eta kooperatiba indartsu batek hainbat ekimen bultatzeko gaitasuna izan dezake, beti ere herriaren bultzadarekin.
Energia-eredu jasangarri eta burujabe bat sortzeko
Mutrikuarrok sortuta Mutrikuarrontzako, erabaki guztiak modu parte-hartzaile batean hartuz, eta inguruan sortzen ari diren beste hainbat energia kooperatibekin elkar lanean.
Bazkide izan nahi dut
Bazkide egiteko, jarraitu bazkidetzeko argibideak