Sare sozial libre eta etikoak erabiltzen ditugu

Aholkularitza

Fakturak ulertuz, ordaintzen deguna murriztu

Sarritan gertatzen zaigu ez dakigula zergatik ordaintzen ari garen ordaintzen duguna, eta ulertu ezean, arazoa ez degu inoiz konponduko.

Formakuntza saioak emango ditugu:

  • faktura ulertzen laguntzeko. Kasu askotan kontratuan aldaketa txiki batzun eginez, urte bukaeran diru dexente aurrezteko aukera izango degu.
  • Kontsumo ohiturak duten garrantzia azpimarratzeko. Ohitura batzuk aldatuta, argi-indarra merkeago denean kontsumitzen badegu, fakturan ere igarriko da.

Gure helburuetako bat faktura murrizten laguntzea bada ere, kontsumo etiko eta ekologikoan azpimarra jarri nahiko genuke.

Gure fakturaren azken orrialdean begiratzea besterik ez dugu, guk kontsumitu degun energia nondik datorren ikusteko. Kasu gehienetan, erdia baino gehiago iturri ez berriztagarrietatik etorriko da: ikatza, nuklearra, gasa, …., hori da nahi duguna ?

Endesa faktura

edo %100ean berriztagarria den energiagatik ordaindu nahi degu ?

Endesa faktura

Talde zaurgarriei lehentasuna emango diegu

Diru sarrera txikiak dituzten etxeetan energia ordaintzeko arazo larriak izaten dituzte, eta gure helburuetako bat kolektibo hauei laguntza berezia eskeintzea da.

Hemen kokatzen ditugu adibidez gutxieneko pentsioa kobratzen duten gure herriko nagusiak.