Sare sozial libre eta etikoak erabiltzen ditugu

Anaiartekoekin fakturei buruzko saioa izan dugu

2025-10-23

Anaiarte biltokikoekin batera, herriko jubilatuentzat hitzaldi bat antolatu dugu energia fakturen inguruan informazioa eta aholkuak emateko.

Bertan gai hauek landu ditugu:

  • Bono Soziala: Eskubidea izan arren, askok ez dute eskatzen, eta hau dela eta fakturan izan ditzaketen aurrezpenak galtzen dituzte. Eskatzeko ze baldintza bete behar diren azaldu dugu, eta fakturan non ikus daitekeen ea aplikatuta dugun ala ez.
  • Gure energia fakturan ordaintzen duguna gehiegizkoa den edo ez jakiteko, pista batzuk eman ditugu.
  • Energia merkeago ordaintzeko kontsumo ohiturak garrantzitsuak dira, ordu batzuetan energia askoz garestiagoa delako. Honi buruz ere hitz egin dugu, eta kontsumo ohiturak aldatzeko aholkuak ere eman ditugu.

Azkenik, nahi duten jubilatu guztiei beraien energia fakturak aztertzeko prest azaldu gara.

Jubilatua bazera eta zure faktura aztertzea nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan, zerbitzu hau herriko jubilatuentzako dohanik eskeintzen dugu !!

Anaiarte Fakturen saioa