Sare sozial libre eta etikoak erabiltzen ditugu

Klik Kooperatibaren Herri Aurkezpena

2025-12-06

Azken hilabeteetan Energia Kooperatiba sortzeko bete behar ziren tramite legalak aurrera eraman, eta gure funtzionamendurako beharrezkoak ziren beste hainbat kontu adosteko bilera dexente egin ondoren, heldu da KLIK Mutriku Energia Kooperatiba Mutrikuarroi aurkezteko eguna.

Ondo apuntatu data hauek:

  • Abenduaren 12an, ostirala, arratsaldeko 18:30etan goiko plazan, ekitaldi motz eta informal baten bitartez herri aurkezpena egingo dugu.
  • Abenduaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Zabiel kultur etxean gure kooperatibaren aurkezpen formala egingo dugu. Gure proiektuari buruzko edozein zalantza baduzu, etorri eta bertan argituko dugu. Beste gaien artean, bazkidetza nola izango den azalduko dugu.

Apuntatu zure agendan bi egun hauek, eta etorri guztiona den proiektua ezagutzera !

Kalejira Erraldoi eta txistulariekin